Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Igandea... ez al da deskantsurako egun ofiziala?

Archivado en Denetarik • Fecha: 07-10-2007 16:24:53

Igandeetan jai izaten dute langile gehienek...dirudienez mundua egin zuenean Jainkoak ere jai hartu zuen...ez dakigunez Jainkorik egon zen edo ez ezin dugu jakin ere asteko zazpigarren eguna jai hartu ote zuen, nik gaur behintzat ez dut jai hartu.

Esan nizuen atzo asteburu honetan hasi dudala 4 hilabeteko bekaldia Radio Euskadin, eta gaur nire bigarren eguna da hemen.

Atzoko lanaldia berezia izan zen, gogorra ez dut esango, luzea bai ordea.

Asteburuetako albistegiak egitea tokatuko zitzaidala jakin baino lehen asteburu honetarako lan bat hartu nuen, eta bekako arduradunei beharreko baimenak eskatuta atzo irratian egon ostean zezen plazara alde egin nuen.

Goizeko 9etatik irratian, arratsaldeko 17:00etan zezen plazan. Bilbao Urban Musikaldia (BUM) ospatzen zen atzo Bilbon, eta han ginen ni bezala beste zenbait ezagun lanerako prest, eta ateen inguruan zain 2000 rapero inguru.

Barrak erdi montatuta, likoreen kutxak alde batetik bestera eraman, garagardo barrilak behar bezala jarri, kanbioak, tiketak...guztia prest, 19:00etan espektakulua hasi zen.

19:00etan hasi, eta ... goizeko 3ak inguruan amaitu... eta arratsaldean barrak behar bezala jartzea tokatu baldin bazitzaigun, ziren orduak zirela ere, barra guztiak jasotzea ere tokatu zitzaigun.

Laburbilduz, goizeko 4:30ak inguru etxera heldu nintzenean, eta hemen naukazue gaur ordenagailu aurrean, asteburuetako albistegietako kideez inguratuta zuei lerro hauek idazten...

NIre ohearekin amets egiten ari naiz...


musu


EIDER

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009