Atzo kazetaritzan gertatu ohi diren gauza horietako bat gertatu zitzaidan...
Eguna amaitzear, dena ajsota, hanka bat ia eskaileretan etxera joateko prest, eta azken orduko albiste bat...
Egun ia osoa garrantzirik gabeko gauzak egin ostean (bueno, goizean pare bat prentsaurrekotan egon nintzen, ez dut gezurrik esango...), arratsalde osoa pertsona zehatz batekin hitz egiteko saiakerak egiten eman ostean, alde egitear nengoenean, telefonoa lortu, elkarrizketa egin eta albistea goitik eta behera aldatu beharra.
Mutila zain kotxearekin etxera alde egiteko .
Urduritasunaren eragineze do nekea edo batek daki zergatik, albiste bera irakurtzen hamaika bider trabatu nintzen...
Hamaika bider trabatu eta ondo egitea lortu nuenean, azken orduko informazio bat, errudunak aurkitu izanaren konfirmazioa Ertzaintzaren partetik...
ala ba... berriro idatzi, eta grabatu, eta berriz ere hamaika bider trabatu...
Esan zidaten kideek idatzita utzi eta grabatuko zutela beraiek, lasai joateko etxera,e z eukitzeko Eneko zian kotxean irratiaren egoitzako atean...baina...ulertuko duzue, nola utzi erdipurdika ezer justo informazio dena lortu duzunean?????
Enfin...horrelakoak gertatzen dira...bizitzako egoera guztietan...ez al zuen esan Murphyk tostada beti mermeladaren aldetik jausten zela? ba hori...
oraitz — 2007-11-05 11:25:18