Irratian nago gaur ere, imaginatuko zenuten,ezta?
Aurrekoa steburuan enintzen etorri, horregatik ez zenuten nire berririk izan, baina ez pentsa ezer egin barik egon nintzenik, mas quisiera... Durangon egin nuen lan.
Gaur goizean Bertso txapelketari buruzko kronika egiten ibili naiz, gero ezker abertzalearen marko demokratikoaren aurkepzenera joan naiz, han izan dugu gure irakasle den Karmelo landa hizketan tarte batez.
Bazkalorduan Gran Viara jeitsi naiz ea oparietarako inspirazioa etortzen zitzaidan, eta bueno erosi ditut gauza pare bat, ustet opariekin aurten dagoeneko amaitu dudala, agian detailetxoren bat edo faltako zait, baina gauza txikiak.
Metroan etorri naiz irratira bueltan, eta... harrituta geratu naiz. Batetik, "High Scholl Musical" delakoa ikustetik zetozten hamaika mila ume eta hauen gurasoak, PINetik zetozen abtzuk ere abzeudela apostu egingo nuke, bestalde, beste hamaika pertsona poltsak eskuetan Olentzero etortzerako dena prest eduki nahian...
Batzutan, eta nahiz eta niri ere opariak erostea pila bat gustatzen zaidan, pentsatzen dut ez ote garen gabonen preso...pentsatzen dut hor gabiltzala guztiok, zer oparitu jakin ez baina zeozer erosi behar dugula, dendetan gora eta dendetan behera, ea zeinek gastatzen duen diru gehiago.
Gustatzen zait opariak egitea, eta jasotzea, baina gustatzen zait oparitu behar duen horrek gogoz oparitzea, eta iruditzen zait gero eta gehiago jendeak gogoz baino derrigortuta egiten dituela opariak, amarentzako, anai-arrebentzako, koinatuarentzako, semearen neskarentzako...
Urria amaieran, Azaro hasieran , aldatu daitekeen galdetu gabe... erosketak baldintzarik gabe egiten ditugunean, edozein egun aitzakiatzat hartuta opari bat egiten dugunean, orduan bai, orduan gara libre erabakitzeko zer erosi behar dugun, orduan gara libre irribarre bat ipintzeko gure aurpegietan poztasunez hartu dugulako jasotako paketea.
Maiz, ito egoten gara gauzarik sinpleenean, maiz, bizitzari beste begi abtzuekin begiratuko bagenio, libreago izango ginatekeela uste dut.
Gaur nire lerro hauek, ZURETZAKO! Nire irakurle lehialarentzako...
oraitz — 2007-12-15 18:43:17