Ez pentsa ahaztuta nuenik honen existentzia...
Ez pentsa irakurtzen nauzuen apur horiek ahaztekotan nintzenik...
Egun hauetan maiz pentsatu dut bitakora zabaldu ta nire burutik pasatu direnak zuekin konpartitzea, baina... zer idatzi? nori? zertarako?
Hitz egin nezake egin duen eguraldi bikainaz.
Hitz egin nezake praktikak amaitu ditudanetik egin ditudan farrei buruz...
Hitz egin nezake nire asperraldi uneez...
Hitz egin nezake politikaz bebai...
Hamaika dira gaiak. Hor ipinitako apurrak eta beste asko, baina... gogo gehiegirik gabe ibili naiz.
Egunak aurrera doaz, eta ordenagailu aurrean esertzen naizenean, zerbaite gin ebhar dudalako izaten da gehienetan. Akaso lan bat, elkarrizketa bat, lagun batekin hitz egin, emailak idatzi...
Gaur, atera dut tarte bat nire nolabaiteko eguneroko hau (eguneroko bezala jaio zen agian, gaur... nire burutapenen koadernoa da...) "eguneratzeko" . "EGUN" gehiago ez al dago esaldi horretan?
Tira... besterik gabe
musu bat