Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Nork erabaki zein den bidea?

Archivado en Denetarik • Fecha: 07-03-2008 23:54:28

Arrasaten pertsona bat hil da gaur... batzuek hil dutela diote, nik besterik gabe, bizia galdu duela esan nahi dut, finean... batzuk hil era besteak erahil? Nork erabakitzen du nor dagoen multzo bakoitzean?

Hiru seme-alaba zituen dirudienez, izenak eta adinak ere entzun ditut hedabideetan. Ez behin gainera....

Kartzelan, badira semeak dituztenak, badira anai-arrebak dituztenak...

Aste honetan bertan, 2 urte bete dira Igor Angulo eta Roberto Sainzek kartzelan bizia galdu zutela 3 eguneko aldearekin... hil ziren? ala hil zituzten?

Nik badakit zein den emango nukeen erantzuna... baina... maiz hobe da hitzak gordetzea.

Eztakit bide egokia den hauteskundeak ospatzeko bi egun falta direnean inor hiltzea. Eztakit ere inor hiltzea bidea den inora heltzeko, baina... akaso bidea izango al da ospakizun horretara euskal gizartearen ehuneko bat ez gonbidatzea? Akaso kartzelan ditugun ehunka lagunak gero eta egoera txarragoan, gero eta urrunago egotea al da bidea?

Nork erabaki behar du zein den bidea?

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009