Batzutan zalantza sortzen zait... noraino gaude feminismoaren alde , edo noraino gaude berdintasunaren alde?
Ez duzue ulertuko zertaz ari naizen, eta egia esan, nik ere ez daukat argi nola azaldu daukadan burutapene do sentsazioa...
Asteburu honetan EHUak Portugaleten duen Nautika Eskolan Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak ospatu dira.
Beherago eskegiko dizuet aste hontan bertan eta gai horren inguruan Matraka astekarian publikatutako erreportai txikia, eta bestela, sarean begiratuta izan dezakezue jardunaldien nondik norakoen berri.
Kontua da, jarduanldiak emakumeentzat bakarrik izan direla. Alegia, emakumeek bakarrik har zezaketen parte hitzaldi eta tailerretan, emakumeek bakarrik omen daukate zer esan feminismoaren inguruan.
Uste nuen nik feminismoa emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko hasitako borroka zela, baina pentsatzen hasi naiz egon ote naizen hainbeste urtez nahastuta.
Jardunaldiak emakumeentzako bakarrik izatea... tira... ez dut konpartitzen... inondik inora ere ez, baina ulertu dezaket zein den Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinakundeak emandako nolabaiteko arrazoia, eta errespetatzen dut beraien nolabaiteko arrazoi edo argudioa.
Atzo bertan, ordea, jakin nuen, feminismoaren aldarria egiteko bildutakoek, feminismoa bultzatu beharrean, nire ustez, bazterketarako deia egin dutela.
Gogor jotzen du belarrira esandakoak... badakit! baina azalduko dizkizuet esaten ditudan hitzen arrazoiak ere.
Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek orain aste batzuk jardunaldien antolatzaileekin harremanetan jarri, eta partehartzaileek bazkaltzeko bokadiloak egiteko prest aurkeztu ziren.
Honaino dena ondo.Kontua da, bokadiloak egin bai, baina emakumeei banatzeko, alegia, zerbitzari lanak egiteko ez zutela gizonik nahi. Egon zitezkeen mutilak sukaldari lanetan, baina jardunaldietan parte-hartzen zuten emakumeei bokadiloak banatzen ez.
Itzultzen aniz hasierako ideia horretara, alegia, ez dut ulertzen zeren aldeko borroka den feminismoa ez bagara gai onartzeko gizonen nagusigoa dagoen gizarte abtean, gizonek ere ulertu beharko dituztela emakumeen ideiak, emakumeen lan egoera edo sexu egoeren nondik norakoak. Are gehiago, ez bagara gai onartzeko berdintasunean oinarritutako gizarte batean bokadiloak emakumeek eta gizonez egin eta zerbitzatu ditzakegula egoera berean.