Aspalditik ez dut bitakora honetan idatzi. Bada zergatia galdetu didan bat baino gehiago... eta egia esan... eztakit zergatik.
Baliteke denbora faltagatik izatea, baina egia da burutapen edo amets pare bat idazteko denbora askorik ez dela behar.
Baliteke bebai gogo kontu bat izatea. Baina tira, ez zait gehiegi kostatzen lerro batzuk idaztea, eta normalean gaia nik neuk aukeratzen dudanez ere, ez dut gogo falta gehiegirik izaten, ohikoagoa da horrelako arazoak gai zehatz baten inguruan idazti behar denean izatea.
Bada nonor bere zoriontze mezuaren zain dagoena, nire bitakorak dituen irakurleetatik batzuek maiz irekitzen dute kostaldea beren ordenagailuetan, eta faltan bota du batenbatek zuzenean berarentzako mezua... zu pitxin nire bizitzako gauzariki onenetarikoa zara, beraz, ez pentsa zorion mezua hemen ez egoteak ezer adierazten duenik!
Gaur, besterik ez, gayr bai denbora kontuak direla, ez zait berandu heltzea gustatzen, eta maiz, gauza bat dela, bestea dela, gertatzen zait, beraz...
Laster arte!