Bi egun besterik ez dira geratzen azterketak amaitzeko!
Ez dut pentsatu nahi honekin karrera amaituko dugune edo ez, baina behintzat amaituko dira azterketak eta helduko da lasaitasunerako tartea!
Asteartean azterketak amaitu, segituan bazkaria orain arte, lau urte hauetan, nirekin klasea konpartitu dutenekin... (Zer egingo dugu irailean dagoeneko elkar ikusten ez dugula konturatzen garenean?)
Asteazkenean lanean hasiko naiz! ai ama! lanean! Nire ikasketekin erlazionatutako lan batea
n!!
eta asteazkena, osteguna ta ostirala bulegoan kokatzen egon ostean, eta nire burua itzaltzeko, Eneko eta biok asteburu pasan joango gara cantabriara... ai ama!!! Zelako gogoak! Asteburu oso bat ezer egin gabe... EZER!!
Itzultzen garenerako, astelehena, hilak 30, astelehena denez, berriz lan, baina asteartean Portugaleten udako lehen jai potentea daukagu, "Virguen de La Guia" eta nik jai daukat lanean, beraz, prestatu dadila Koskojales kalea, orain arteko estress guztia bertan uzteko asmoa daukat eta!
Tira, asko ikasi... edo baldin badakizue egizue otoitz ea nonork entzuten zaituzten eta Aizpuru ondo portatzen den gurekin...
MUSU BAT!!