Zutaz, bai , zutaz, irakurtzen ari zaren gizajo horretaz, nor zaren eztakidan arren , agian ezagutzen ez zaitudan arren, sekula be inork irakurriko ote duen ez dakidan arren..., zutaz be kokoteraino nago! (ez txartzat hartu,mesedez!)
Maiz gertatzen zait, lan gehiegi dudanean, norbaitekin arazoren bat dudanean, zerbait egin nahi eta ezin dudanean... guztia bidaliko nukeela popatik hartzera... lana, taberna, ikasketak, lagunak, lagun plantak egiten dituztenak, buruko mina sortzen diatenak....
Nola egin egoera hau, ordea, aldatzeko?
Denborak emango dio konponbidea...
zuk, zure ondoan igarotzen ditudan uneek.
zuek, eta zuekin konpartitzen ditudan solasaldiek...
zuk, noizbehinka email bat bidaltzen didan horrek...
Lanak... zergatik ez esan, lan munduan gustura nago... ez gaitezen engaina, batez ere hilabetearen amaiera iristen denean...
Urrun zauden horrek... gutun bat bidaltzen didazunean ...
Guztiek lagunduko nauzue nire "kokoterainitis" egoera hau aldatzen...
Agian besterik ezean, beste astebete eman beharko nuke Briñasen nerabeekin... haien arazoak entzun eta 14-16-18 urterekin zein ondo bizi nintzen pentsatzen...